XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ikasleek isildu egin beharko dute, begiak itxi, beren barnean hutsunea egin eta kanpotik datozkien hots guztiak eta barruan dituztenak entzun.

Aholku hau eman daiteke bereizten, sailkatzen, saia daitezela eta isiltasunaren ezaugarriekin pareka ditzatela.

Kontsignak:
1) Isil zaitezte, zuen barruan hutsunea egiten saia, barruko eta kanpoko hotsak entzun adi-adi.

2) Saia zaitezte hotsak ezagutu, berezi, sailkatu eta elkarrekin parekatzen.

Gure iritzia:
Ariketa hau klase-orduaren hasieran egin daiteke; motza izaki, entzuteari dagokion garrantzia emango dio, aldi berean kontzentrazioa eta obserbazioa garatzen delarik.

II.Asub2 - Ahotsak
MAILA: 0-4
IRAUPENA: ampplusmn; ordubete.
TALDEA: 40 arte.
UNE EGOKIA: Ikaskuntzaren hasieran.

Helburuak:
1) Psikopedagogikoak:
- Entzumena zorroztu, mimetismoa.